Passepartout taldeak 'Sinergia' diskoa aurkeztuko du maiatzaren 18an, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko api. 28a, 13:52

Maiatzaren 18an egingo du Passepartout Azkoitiko musika taldeak Sinergia disko berriaren aurkezpena. Baztartxo antzokia aukeratu dute herriko bost artistek euren diskoa herritarrei aurkezteko. 22:30ean hasiko da aurkezpen kontzertua.

 

Passepartout taldeak orain dela aste gutxi kaleratu zuen euren disko berria. Hamabi kantaz osatutako diskoa kaleratu du taldeak; bi instrumentalak dira eta gainerako hamar letra eta guztizkoak. Oholtza gainean egingo duten diskoaren aurkezpenerako «gogor» prestatzen ari direla azaldu dute taldekideek.

Itzi Beitiak —teklak—, Jontxu Apek —baxua—, Ruben Lizarraldek —gitarra—, Tomas Lizarazuk —gitarra eta ahotsa— eta Xabi Arrietak —bateria— joan den urteko abuztutik zuten buruan diskoa sortzea eta egikaritzea. Orduan hasi ziren lehen konposaketa lanekin eta entseguekin, baina grabaketa lanak urtarrilean hasi zituzten. Sinergia diskoa salgai dago Atraskua tabernan, 5 euroren truke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide