Dena prest Txerloiko futbol zelaian derbirako

Maxixatzen.eus

Txerloiko futbol zelaian hainbat berrikuntza egin dituzte azken asteetan eta dena prest dago bihar derbia jokatzeko. Anaitasunako eta Lagun Onakeko gizonak 17:00etan dute hitzordua itxuraldatutako zelaian.

 

Duela egun gutxi berritu du Udalak tribuna, eta aste honetan falta ziren beste bi esku-hartze gauzatu dira. Batetik, markagailu inguruan estalpea eraiki dute jarraitzaileek erosotasun gehiagorekin goza dezaten partidez eta bestetik, sarreran estalitako toki bat eraiki da, leihatila modura erabiliko dutena sarrerak eta errifak saltzeko.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide