Zozketatu ditugu biharko derbirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Zapatuan Lagun Onaken aurkako derbia ikusteko lau sarrera banatu ditu Anaitasunak Maxixatzeneko bazkideen artean. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

 

Axun Odria Larrañaga eta Igor Esnaola Zubizarreta, Maxixatzeneko bazkideak, izan dira bina sarreren irabazleak. Zozketan parte hartzeko galderaren erantzun zuzena hau zen: zortzi partida.

Irabazleek Txerloiako leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak, partida hasi baino lehen. Horretarako, gaur 18:30etik 19:30era, eta bihar 11:00etatik 12:00etara edo 16:15etik partida hasi arte duzue aukera.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Irabazleok, berriz, gozatu partidarekin, eta lagundu derbia irabazten!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide