Taldeak ez du lortzen emaitza positiboiei jarraipena ematerik. Nola dago aldagela derbiaren atarian?
Emaitza positiboiei jarraipena ematea kostatzen ari zaigu. Geuk askotan esaten dugu bi partida jarraian aurrera ateratzen baditugu egoera asko, eta onerako aldatuko dela, baina oraindik ez gara gai izan horretarako. Taldea gogotsu dago derbirako. Lagun Onaken aurkako partida berezia da, eta Txerloian jokatuko denez itxaropentsu gaude. Etxean taldea joko ona ari da erakusten, sendo gaude,nahiz eta ondoren emaitzetan hori ez isladatu. Sendotasun horrek eraman behar gaitu puntuak hirunaka lortzera.
Iritsi da espero zen Lagun Onaken aurkako derbia. Bolada positibo bati ekiteko partida ona izan al daiteke?
Bai, noski. Azken aldian, etxean, partida onak ari gara egiten. Txerloian jokatutako azken partidan, Beasainen aurka, gertu izan genuen garaipena, eta ziur nago etxean geldituko direla hiru puntuak, eta bolada onaren hasiera izango dela. Horretarako, zaleen laguntza beharrezkoa izango dugu.
Zer egin beharko du taldeak Lagun Onak menderatzeko?
Argi dago partida gogorra izango dela, eta taldeak gauzak ondo egin beharko dituela Lagun Onak menderatzeko. Garmendipen jokatu genuen neurketa ere gogorra izan zen eta gauza txikiek erabaki zuten partida. Azpeitiarrak sendoak direla erakusten ari dira denboraldi osoan zehar, baina ziur nago asko sufrituko dutela Txerloian.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, hemen.