Iker Sarasua Errenteriako Dantza Solte Txapelketako txapeldun

Maxixatzen.eus

Errenteriako 52. Dantza Solte Txapelketa jokatu zen atzo, astelehena, eta Iker Sarasua azkoitiarrak, Enara Arrizabalaga azpeitiarrarekin batera, txapela jantzi zuen. Ekainean, 64. Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketan ere txapeldun gelditu ziren Iker Sarasua eta Enara Arrizabalaga.

 

Hamabi bikotek hartu zuten parte, eta Eneko Sarasua, Iker Sarasuaren anaia laugarren sailkatu zen June Elorza azpeitiarrarekin batera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide