64. Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa jokatu zen atzo Trintxerpen, eta Azpeitiko Luix Alberdiren dantza eskolako ikasleak diren Sarasua eta Arrizabalagak txapela eta zapia janztea lortu zuten. Sarasuak 14 urte ditu.
2015. urtetik ari da bikotea txapelketan parte hartzen, eta 2016. urtean Gipuzkoako 61. Bikote gazteen dantza txapelketan hirugarren gelditu ziren, eta Orioko bikote gazteen dantza suelto txapelketan ere postu bera errepikatu zuten.