Auzotarrek Maxixatzeni adierazitakoaren arabera, «1.000 kilo inguru ikatz salbatu» ahal izan dituzte. 10.000 kilo egur inguru txondortu zituzten, eta bi edo hiru ikatz tona inguru batzea espero zuten auzokideek. Bart gaueko ezbeharraren ondorioz, mila kilo inguru baino ezin izan dituzte salbatu.
Duela gutxi, Maxixatzen Elosuko auzotarrekin izan da, auzoan egindako txondorraren prozesua gertutik ezagutzeko. Erreportaje moduan jaso dugu Elosuan ikusitakoa.