Xabier Etxanizen piezak biltzen dituen diskoa kalean da

Maxixatzen.eus

Geure Kolkotik 2016 izeneko diskoa kaleratu berri du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, eta bertan Xabier Etxaniz trikitilari azkoitiarrak sortutako hiru pieza daude. Guztira hamabost abesti biltzen ditu diskoak, bost trikitilari ezberdinekin osatuta. Honako hauek dira gainerako trikitilariak: Itsaso Elizagoien, Xabi Aburruzaga, Ander Zabaleta eta Patrik Larralde. 

 

Dagoeneko salgai dago elkartearen web orrian 12 euroan. Isidro erretegian eta Aizpurutxoko Itziar jatetxean ere salgai egongo da diskoa. 

Loturan, disko berriaren inguruan, Maxixatzenek Xabier Etxanizi joan den ekainean egindako elkarrizketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide