Abenduaren 4tik 8ra zabalduko dute 61. Durangoko Azokara (Bizkaia) joan-etorria egiteko autobusa antolatu du beste urte batez Azkoitiko Euskara Mahaiak, udalaren laguntzarekin. Hilaren 5erako —larunbata— prestatu dute garraio zerbitzua, eta hura erabili nahi duten herritarrek hilaren 1a baino lehen dute izena emateko aukera, inprimaki hau beteta.
Hilaren 5ean, 10:00etan abiatuko dira Julio Urkixo etorbideko Consum saltokiaren ondoko autobus geralekutik, eta Durangotik 17:00etan itzuliko dira herrira. Garraioaren erabiltzaileek sei euro ordainduko dute joan-etorria, autobusean bertan.
Zalantzak argitzeko, maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora mezua edo
675 85 77 11 telefono zenbakira whatsappa bidal daiteke.