Azaroaren 11ko greba orokorra

Kaleak hartzeko eguna izango da

Aitziber Arzallus

Azaroaren 11ko greba orokorraren kartela, kalean. (Maialen Etxaniz)

Goizerako pikete informatiboak eta arratsalderako manifestazioak antolatu dituzte eskualdeko hainbat herritan; eguerdi partean, berriz, Donostiako manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Greba eguna kaleak hartzeko eguna izango da, etxebizitzaren arazoa behin betiko konponbidean jartzeko exijitzeko eguna, eta horretarako, hainbat mobilizazio antolatu dituzte grebaren sustatzaileek. Goizean, pikete informatiboak antolatu dituzte eskualdeko hainbat herritan, artean grebara bat egin gabeko langileei lanuzterako arrazoiak azaltzeko; esate baterako, Azpeitian, Zarautzen eta Zestoan.

Eguerdi partean hiriburuetan egingo dituzte manifestazioak, eta horietara joateko dei egin diete herritarrei; Donostiakoa 12:30ean hasiko da Pio XII plazatik. Arratsaldean, berriz, eskualdea bera bihurtuko da aldarrien plaza. Manifestazioak egingo dituzte Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian, denetan ere 18:00etan plazatik hasita.

Hona hemen herriz herriko egitaraua:

Azkoitia

  • 18:00. Manifestazioa, plazatik abiatuta.

Azpeitia

  • 09:00. Pikete informatiboak, plazatik hasita.
  • 18:00. Manifestazioa, plazatik abiatuta.

Zarautz

  • 08:30. Bizikleta martxa, ikastolatik abiatuta.
  • 18:00. Manifestazioa, Lege Zaharren Enparantzatik hasita.

Zestoa

  • 08:00. Pikete informatiboak, plazatik hasita.
  • 18:00. Manifestazioa, plazatik abiatuta.

Zumaia

  • 18:00. Manifestazioa, Beheko Plazatik abiatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide