Urriaren 16rako –ostirala– hitzordu berezi bat antolatu dute Errezilen: herriarteko desafioa jokatuko dute Erniarraitz elkarteko eta Hernaniko (Gipuzkoa) bertsolariek. Hain zuzen ere, Leire Ostolaza, Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi ariko dira Erniarraitzen ordezkari, eta Unai Agirre, Eñaut Martikorena eta Ekain Tolaretxipi Hernaniren ordezkari.
Bertso afari formatuan jokatuko dute herriarteko desafioa, trikitilariek lagunduta, Errezilgo Letea jatetxean. 20:30ean hasiko da ekitaldia, eta bertaratu nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dute afaria. Izena emateko, Letea jatetxera deitu behar da, 943-81 28 87 telefonora.
Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Errezilgo Udalak antolatu dute ekitaldia, inguruko udalen babesarekin.