Ikasiz kirolaz gozatu dute ehunka gaztetxok Udako ISB Topaketan

Maialen Etxaniz

Azpeitiko kiroldegian eta Izarraizpe ikastola publikoan nahiz Azkoitiko Azkoitia BHIn jokatu dituzte partidak topaketan parte hartu duten 400 bat gaztetxok.

Larunbatez eta igandez, udako ISB Topaketak egin dituzte Azpeitian eta Azkoitian, Iraurgi saskibaloi klubak antolatuta. 2015etik 2017ra artean jaiotako 400 neska-mutil elkartu da ISBk antolatutako jardunaldian, besteak beste, ISB, Easo, Ordizia, Zarautz, Bera Bera eta Tabirako klubetakoak.

Azpeitiko kiroldegian eta Izarraizpe ikastola publikoan nahiz Azkoitiko Azkoitia BHIn jokatu dituzte partidak, eta lehiarako ez ezik, ondo pasatzeko eta elkar ezagutzeko aukera izan dute bertan parte hartu duten gaztetxoek. 

(Argazkiak: Mikel Amenabar Otola)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide