EMG munduan kokatzeko mapa

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 2a

Iturria: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Wassu Fundazioa, 2012.

Askotan islamarekin erlazionatu izan den arren, soziologoek diote erlijio monoteistak sortu aurretikoa dela ohitura, eta tokian tokiko zenbait kultura tradizionaletan errotuta dagoela. Afrikan eta Asian ez ezik, Hego Amerikako zenbait komunitatetan ere atzeman dute ikerlariek. Ez da ahaztu behar historian zehar zibilizazio eta kultura askok izan dutela emakumearen gorputza kontrolatzeko grina, baita Europan ere. Hain zuzen, XIX. mendera arte, Europan mutilazioa erabili izan da psikiatrikoetan emakumeen “histeria” kasuak, epilepsia, “ninfomania”, masturbazioa eta zenbait arazo ginekologiko tratatzeko tratamendu gisa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide