Abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak, eta Gukak azokaren inguruko galderekin osatutako lehiaketa jarri du abian. Guztira zortzi galdera ditu jolasak, eta galdera guztiak asmatzen dituztenen artean, Durangoko Azokak emandako hiru produktu sorta zozkatuko ditu Gukak.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek hemen egin dezakete, eta parte hartzeko epea azaroaren 27ko 12:00ak izango da.
Zorte on!