Gukaren lantaldeak bat egin du Gazako genozidioa salatzeko lanuzteetarako deiarekin

Erredakzioa 2025ko urr. 13a, 13:00

Palestinako bandera.

Etzirako, asteazkena, egin dute hiru orduko lanuzterako deia Hego Euskal Herriko zortzi sindikatuk. Gukako lantaldeak 11:00etatik 14:00etara egingo du bat deialdiarekin, eta ordu tarte horretan ez dira hedabidearen webguneak ez dira eguneratuko.

Gukaren lantaldeak bat egin du Hego Euskal Herriko zortzi sindikatuk –LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde eta Hiru; ELAk bere kasa egin du deialdia– etzirako, asteazkena, lanuzteak gauzatzeko egindako deiarekin. Ondorioz, Gukaren lantalde osoak lanuztea egingo du 11:00etatik 14:00etara, eta beraz, Gukaren webguneak ez dira eguneratuko ordu tarte horretan.

Gazako genozidioa salatzeko eta erakunde publikoei zein enpresei Israelekin dituzten harreman komertzialak etetea eskatzeko deitu dute lanuzteetara, eta Gukak bat egin du xede horrekin. Halaber, Palestinako herriari elkartasuna adierazi nahi dio hedabideak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide