Palestinarekin elkartasunez zapatuan Iruñean izango den manifestaziorako autobusa antolatu dute

Julene Frantzesena 2025ko ira. 29a, 09:51

12:00etan izango da manifestazioa, Palestinar erresistentzia aurrera. Israel desegin lelopean, eta Zestoatik, Azpeititik nahiz Azkoititik igaroko da Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatutako autobusa.

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, larunbatean Iruñean izango den manifestaziora joateko autobusa antolatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. 12:00etan izango da manifestazioa, Palestinar erresistentzia aurrera. Israel desegin lelopean, eta Zestoatik, Azpeititik nahiz Azkoititik igaroko da autobusa.

Haginpe tabernan eman daiteke joan-etorria autobusez egiteko izena. Langabeek eta ikasleek bost euro eta gainerakoek hamar euro ordaindu beharko dute bidaia. Autobusa 09:45ean aterako da Zestoatik, 09:55ean Azpeititik eta 10:05ean Azkoititik.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kideek Xoxoten zabaldu dute Palestinako bandera, manifestazioan parte hartzeko deia eginez. Bideoan jaso dute ekintza.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide