Donostiako Aste Nagusia dela eta, abuztuaren 16ra bitarte gaueko autobus zerbitzu berezia izango da egunero Azkoitia eta Donostia artean. Horrenbestez, UK01 lineako autobusa 23:45ean ere joango da Azkoititik Donostiara, Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginda.
Era berean, 01:05ean Donostiatik Azkoitira autobusez itzultzeko aukera izango da, Zestoan eta Azpeitian geldialdia eginda. Autobus zerbitzu horiek Donostiako geltoki nagusian egingo dute geldialdi bakarra eta handik abiatuko dira.
Honako hau izango da gaueko autobusaren ordutegia:
Gainera, Aste Nagusia dela eta, 21:30etik aurrera Askatasunaren Hiribidea itxi egingo dute. Hori dela eta, autobusek ez dute geldialdirik egingo Zubieta Plazako eta Askatasunaren Hiribideko geralekuetan.