Bihartik aurrera, ostiral iluntzero, 'Gipuzkoan egina' saioa botako du Guka Telebistak

Guka 2024ko urr. 10a, 17:00

Gipuzkoan egina saioa estreinatuko du bihar ostirala, 22:00etan, Guka Telebistak. Saioari esker, Gipuzkoako industria sektoreko enpresak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Aurrerantzean, ostiral iluntzero, saioaren atal berri bat botako du Guka Telebistak.

Tokikomeko hainbat hedabideren elkarlanaren fruitua da Gipuzkoan egina; hain zuzen ere, Guka Telebistak, Goienak, 28 Kanalak eta Goierri Telebistak parte hartu dute. Saioan erakutsiko diren lantokietan zer egiten duten eta nola egiten duten ezagutu ahal izango dute herritarrek. Lehen atalean Bergarako Lazpiur eta Tolosako Boinas Elosegui enpresak izango dira protagonistak. Bi enpresa horiek beren artean jarduera oso ezberdinak gauzatzen dituzte: artilezko txapelak egiten dituzte Boinas Eloseguin, eta automozio sektorerako piezak eta makinak Lazpiurren.

Urola Kostako hiru

Urola Kostaren kasuan, hiru enpresa ezagutzeko aukera izango dute herritarrek: Errezilgo Domusa, Arroabeko Bidasoa eta Zumaiako Kier. Hiru leku horietako lan egiteko moduak eta prozesuak ikusi ahal izango dituzte herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide