23. Korrika

'Eskuz esku, euskaraz harro' erreportajea ikusgai, bihar Erlo Guka telebistan

Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 19:00

Hasi da Korrika, eta Urolako Komunikazio Taldeak erreportaje berezia egin du 23. Korrikaren atariko. Eskualdeko herritarrek eta eragileek eskuz esku eman diote lekukoa elkarri, Oriotik hasi eta Azkoitiraino. Bihar Erlo Guka telebistan izango da ikusgai, eta igandean UKTren tokiko hedabideetan.

Datorren astearte gauerditik asteazken goizaldera bitartean zeharkatuko du 23. Korrikak Urola Kosta eskualdea. Hona hemen herriz herriko iritsiera ordua:

  • Orio: 23:55ean.
  • Zarautz: 00:41ean.
  • Getaria: 01:36ean.
  • Zumaia: 02:01ean.
  • Aizarnazabal: 03:03ean.
  • Zestoa: 03:38ean.
  • Azpeitia: 04:36ean.
  • Azkoitia: 05:24ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide