Hilabete eta erdian 60 partida baino gehiago jokatu ostean, ostegunean, San Andres egunean, jokatuko dituzte 49. Kontzejupe pilota txapelketaren finalak, udaletxe azpiko izen bereko frontoian, eta Oteiza pilota elkarteak jakinarazi du zeintzuk izango diren finalistak.
16:00etatik aurrera, kategoriaren araberako zazpi partida jokatuko dituzte, eta honako pilotari hauek izango dira bakoitzean: benjamin B mailan, Intza Orozko eta Eiden Galarraga Eritz Zabaletaren eta Haize Aramendiren aurka arituko dira; benjamin A mailan, Eneko Martija eta Aietz Arizmendi bikotea Ekain Aramendiren eta Lur Juaristiren aurka arituko da; alebin B kategorian, Aunitz Zaldua eta Aitzol Garate, Mikel Azkuneren eta Younes El Ouafiren aurka; alebin A mailan, Jakes Kortadi eta Oihan Mendizabal, Aratz Orozko eta Xanet Aranaren aurka; infantiletan, Erik Ariztegi eta Ibai Etxeberria, Ibai Zamora eta Pello Alkortaren kontra; kadete eta jubenilen mailako finala buruz burukoa izango da, eta Julen Etxaniz eta Jon Arregi izango dira finalistak; azken partida nagusiena izango da, eta honako bikote hauek arituko dira: Alex Juaristi-Alex Juaristi eta Jon Oteiza-Lander Alberdi.