Duela hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzak aldatu egin zituen haur eskoletan izena emateko irizpideak. Orain, gurasoek urte guztian dute seme-alabak haur eskolan matrikulatzeko aukera, baina zehaztapen batzuekin. Hilaren 1etik 10era bitartean izena emandako haurrak hurrengo hilean hasiko dira haur eskolara; hilaren 11tik aurrera izena emandakoak, berriz, bi hilabete barru.
Adibidez, irailaren 10erako izena ematen dutenek, urrian haur eskolara joateko aukera izango dute; irailaren 11tik aurrera ematen dutenek, aldiz, azarora arte egon beharko dute zain.
Gainera, aurrerantzean haur eskola zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat, familia unitatearen errenta maila edozein dela ere.