Guka gara!

Gu zabalago bat

Erredakzioa 2023ko api. 18a, 08:00

(Gorka LarraƱaga)

Urola ibaiaren emaria, komunikazioaren eboluzioaren isla.

Batak besteari esandako kontuak aurrena, paperean jasotako hitzak gerora.

Eta, pixkanaka, bagoaz itsaso digitalean barrena.

Papereko hedabide jaio ginen, eta euskarri digitaletan erein ditugu haziak.

Munduaren etengabeko aldaketaren aurrean, guk ere ezinbesteko dugu eraldaketa.  

Egungo komunikazioaren eta informazioaren ekosisteman bizirautea eta komunikazio talde gisa egitura sendo eta egonkor bat lortzea dugu jomuga; horretarako pausoa da GUKA.

Tokiko hedabideen konpromisoa eta egitekoa ez da aldatu, eta ez da aldatuko: herritarrak informatzen jarraituko dugu, bertatik eta gertutik, euskaraz, eta tokian tokiko komunitateari ahotsa emanez.

Denon hobe beharrez, badator eraldatzea, badator GUKA.

Gu zabalago baterako bidea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide