GUKA magazina

Badator otsaileko GUKA magazina

GUKA magazina 2023ko ots. 1a, 20:00

Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren 2023ko bigarren atala. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Alex Txikon alpinistari egindako elkarrizketa, Andres eta Uxue Alberdirekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Azpeitiko inguruetan egindako Xaguxatar bidea izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi honetako bosgarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en.

Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Alex Txikon alpinista eta Azpeitiko bizilagunari egindako elkarrizketa, Andres eta Uxue Alberdi familiako aita-alabekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Azpeitiko inguruetan egindako Xaguxatar bidea izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2023ko otsaileko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide