GUKA magazina

Badator apirileko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko api. 6a, 15:00

Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren atal berria. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Pili Manterola sukaldari getariarrari egindako elkarrizketa, Ametsen etorrera liburuaren inguruko erreportajea eta Urrutira joan gabe atalean Zarauzko hezegunetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren hurrengo atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en.

Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Azpeitian argitaratu berri duten jaioberrientzako Ametsen etorrera liburuaren inguruko erreportajea, Pili Manterola sukaldari getariarrari egindako elkarrizketa eta Urrutira joan gabe atalean Zarauzko hezegunetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2022ko apirileko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide