Atracciones Sanzek antolatuta, eta Udalak lagunduta, haur minbiziaren aurkako festa goizeko 10:30ean hasiko da. Amaia Puertas eta Egoitz Txurruka Gu ta Gutarrak saioko protagonisten partaidetzarekin ekingo zaio egunari. 14:30etara arte izango dira ekitaldiak goizez.
Arratsaldean ere izango da zer ospatu. Goizean bezala, arratsaldean ere puzgarriak, txu-txu trena, magoaren erakustaldia eta bertso saioa izango dira Plaza Nagusian eta Balda Plazan, 16:00etatik 18:30etara.
Festa amaitzeko, 18:30ean, Orbela jatetxearen alboan txokolatada egingo dute, eta ondoren trikitilarien kalejira izango da. Egun osoan izango diren ekitaldi guztietan parte hartu ahal izateko, sarrera 5 eurokoa izango.