Zubiberriko gimnastak, Urretxuko ikasturte amaierako jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Taldekako eta banakako ariketak eskaini zituzten Zubiberrikoek Urretxuko gimnastika erritmiko taldearen ikasturte amaierako ikuskizunean. 

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko zenbait kidek hango taldearen ikasturte amaierako jaialdian parte hartu zuen atzo, asteartea, Urretxuko (Gipuzkoa) Aldiri kiroldegian.

Kadete mailako taldea osatu zuten Helene Murillok, Haizea Astigarragak, Maialen Saenzek, Intza Elortzak eta Eire Segurolak. Boskote horrek bost pilotekin eskaini zuten ariketa. Ordea, banaka ere aritu ziren Zubiberriko gimnastak; Murillo eta Maite Rodriguez mazoekin aritu ziren, Ane Illarramendi uztaiarekin eta Aitana Sanchez sokarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide