Getxoko jardunaldian parte hartu du Zubiberri gimnastika erritmiko taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Ane Illarramendi eta Maite Rodriguez kadeteak zein Maren Casas, Aitana Sanchez, Amaia Sudupe, Jone Arzuaga eta Ane Illarramendi seniorrak lehiatu dira banaka nahiz taldeka. Rodriguez hirugarren sailkatu da. 

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeak Getxon jardunaldia jokatu du asteburuan. Kadeteetan, Ane Illarramendi uztaiekin lehiatu da, eta Maite Rodriguez mazekin. Aurrena bosgarren postuan sailkatu da, eta Rodriguez, hirugarren.

Seniorretan, Maren Casas, Aitana Sanchez, Amaia Sudupe, Jone Arzuaga eta Ane Illarramendik osatutako taldeak uztaiekin eta pilotekin egin du lan, eta sailkapeneko laugarren postuan geratu da taldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide