Euskadiko Amateur Txapelketa irabazi dute Aitana Sanchezek eta Garazi Urdalletak

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Sanchezek sokarekin eta Urdalletak mazoekin egin zuten lan. Sanchezek lehen postua eskuratu zuen, eta Urdalletak hirugarrena. Kadeteen mailako taldeek eta talde handiek ere parte hartu zuten txapelketan.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldekoek Euskadiko Amateur Txapelketa jokatu zuten zapatuan, Durangoko (Bizkaia) Landakon, eta Aitana Sanchezek eta Garazi Urdalletak osatutako bikoteak txapelketa irabazi zuen. Zapatu arratsaldean jokatu zuten txapelketa han, eta Sanchezek sokarekin eta Urdalletak mazoekin lan aparta egin zuten; Sanchezek lehen postua eskuratu zuen, eta Urdalletak hirugarrena. 

Goizean, ordea, Zubiberriko kadeteen mailako taldeek ere parte hartu zuten han. Batetik, Ane Illarramendi (uztaiarekin) eta Maite Rodriguez (mazoekin) aritu ziren han; Ilarramendi zazpigarrena izan zen, eta Rodriguez bigarrena. Sailkapen orokorrean, berriz, seigarrenak izan ziren haiek. Bestetik, Loretoki taldeko Elene Astiazaranek eta Helene Murillok osatu zuten bikotea. Haiek bosgarren postuan amaitu zuten txapelketa Astiazaran uztaiarekin eta Murillo mazoekin aritu eta gero.

Arratsaldean ere kadeteen mailako talde oso bat aritu zen Durangon. Bost pilotekin osatu zuten ariketa Maialen Saenzek, Haizea Astigarragak, Intza Elortzak, Eire Segurolak, Helene Murillok, eta laugarren sailkatu ziren. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide