Kimuen eta haurren mailako Gipuzkoako Txapelketak jokatu zituzten Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek zapatuan, Bergaran (Gipuzkoa). Goizez jokatu zituzten haurren mailakoak, eta arratsaldez, kimuen mailakoak.
Emaitza esanguratsuak eskuratu zituen taldeak. Araitz Bordak eta Garazi Sudupek osatutako bikoteak Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen; Bordak uztaiarekin lehen postua eskuratu zuen, eta Garazik sokarekin bigarrena. Bikotea Euskadiko Txapelketa jokatzeko sailkatu zen. Kimuen mailako Floreaga taldeak ere txapelketa irabazi zuen.
Taldea handietako lanak ere egin zituzten, ordea Zubiberriko kideek. Haurren mailan, Zubiberri F eta A taldeek lehiatu zuten, biek bost uztaien modalitatean. Nora Illarramendik, Jare Casasek, Mara Ibarmiak, Elene Santosek, Leire Pardok eta Arene Azpitartek osatutako Zubiberri F taldea bigarren sailkatu zen, eta Intza Arregik, Aiuri Ezkerrak, Camila Granadosek, Araitz Bordak, Naia Aizpuruak, Arette Hernandezek eta Garazi Sudupek osatutako Zubiberri A taldeak, hirugarren. Euskadiko Txapelketa jokatzeko sailkatu zen, gainera, azken talde hori.
Kimuen mailako arratsaldeko lehian, berriz, Floreagako taldeak txapelketa irabazi zuen. Hiru pilota eta hiru esku libre modalitatean aritu ziren Nora Murillo, Ane Murillo, Ane Aizpurua, Jone Martinez, Zihara Aranburu eta Irati Miguez. Aldiz, Xabier Munibe taldea hirugarrena izan zen; Malen Eginok, Jule Arregik, Nura Alberdik, June Kortadik eta Aliana Pachecok osatu zuten azken talde hori.