Maila ona erakutsi dute Zubiberrikoek Gasteizko Lirain txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Zubiberrikoek taldekakoan bigarren postua eskuratu zuten, eta Illarramendi hirugarrena izan zen kadete mailakoan. 

Zubiberri gimnastika erritmiko taldekoek Gasteizko Lirain txapelketa jokatu zuten zapatuan. Nagusien mailako talde batek parte hartu zuen, eta haiek uztaiekin eta pilotekin egin zuten lan. Hain justu, Aitana Sanchezek, Maren Casasek, Amaia Sudupek, Jone Arzuagak eta Ane Illarramendik parte hartu zuten lehian. Illarramendik, gainera, kadete mailako txapelketan ere eskaini zuen bere lana uztaiarekin.  

Sailkapenean goiko puntan ibili zen taldea; izan ere, taldekakoan bigarren postua eskuratu zuten Zubiberrikoek, eta Illarramendi hirugarrena izan zen kadete mailakoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide