Rodriguez eta Illarramendi podiumean, Portugaleteko Peñota txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Rodriguez eta Illarramendi, Portugaleten.

Mazoekin egin zuen ariketa Maite Rodriguezek eta uztaiarekin Ane Illarramendik. Bigarren eta hirugarren postuak erdietsi zituzten, hurrenez hurren.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko Maite Rodriguez eta Ane Illarramendi kadeteek Portugaleteko (Bizkaia) Peñota txapelketan parte hartu zuten herenegun, zapatua. Rodriguezek mazoekin egin zuen ariketa, eta bigarren postua eskuratu zuen. Illarramendik, berriz, uztaiarekin osatu zuen ikuskizuna, eta hura hirugarren sailkatu zen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide