Zubiberriko gimnastek lan ona egin dute Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Gipuzkoako Txapelketarako saio puntuagarria izan zen, eta senior, jubenil nahiz kadete mailako gimnasta azkoitiarrek parte hartu zuten banakako nahiz taldekako lehietan. Garaipena eskuratu zuten Amaia Sudupek eta Maite Rodriguezek.

Tolosako Gimnastika Erritmikoko Txapelketan aritu ziren larunbatean Zubiberri taldeko hainbat kide. Gipuzkoako Txapelketarako saio puntuagarria izan zen, eta senior, jubenil nahiz kadete mailako gimnasta azkoitiarrek parte hartu zuten banakako nahiz taldekako lehietan. Gainera, izan zen garaipenik lortu zuenik ere.

Goiz partean, Amaia Sudupe nagusi izan zen bere mailan, eta Naroa Epelde bosgarren eta Garazi Urdalleta bederatzigarren. Gainera, jubenilen taldeak bosgarren egin zuen, eta seniorrenak, berriz, zazpigarren. Arratsaldean, berriz, laugarren sailkatu ziren kadete mailako neskak. Horrez gain, garaipena eskuratu zuen Maite Rodriguezek, eta bigarren egin zuen Helene Murillok.

(Argazkiak: Zubiberri)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide