Zubiberri gimnastika erritmiko taldekoek bi hitzordutan parte hartu dute asteburuan. Zapatu arratsaldean, Abetxukoko (Araba) Itzal txapelketan parte hartu zuten senior mailakoek. Uztaiekin eta pilotekin egin zuten taldekako lana haiek eta bigarren sailkatu ziren. Aldiz, Aitana Sanchezek sokarekin egin zuen bere ariketa eta Garazi Urdalletak mazoekin. Sanchez bigarrena izan zen, eta Urdalleta, zortzigarrena.
Igandean, bestalde, benjamin mailako lehen faseko topaketan parte hartu zuten Zubiberrikoek, Eibarren. Ariketa libreak osatu zituzten denek. Honako kide hauek parte hartu zuten topaketan: Elene Estrella, Ania Aramendi, Irati Altuna, Garazi Azpitarte eta Malen Arakistain (Floreaga taldea); Laia Epelde, Libe Huerta, Ane Alberdi, Laia Salegi eta Kloe Agirre (Xabier Munibe 1); Maddi Segurola, Ania Larrañaga, Leiane Agirrezabal, Bidatz Etxaniz eta Intza Azpitarte (Xabier Munibe 2); eta Alaia Epelde, Chloe Etxeberria, Malen Mendizabal, Laia Etxaniz eta Aicha Mouchine (Bizilore).
Datorren asteburuan, zapatuan zein igandean, Azpeitian jokatuko den haurren eta kimuen mailako bigarren faseko topaketan izango dira Zubiberriko haurren hiru talde eta kimuen mailako beste bat. Era berean, haurren mailako talde batek ere parte hartuko du topaketan.