Zubiberriko gimnastek Amurrioko Aresketa txapelketan parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Zubiberriko gimnastetako batzuk Amurrion. (Zubiberri)

Asteburuan izan zen erakustaldia, Arabako herri horretako Aresketa taldeak antolatuta. Azkoitiko kadete mailako gimnastek pilotekin egin zituzten ariketak, eta bederatzigarren postua erdietsi zuten.

Azkoitiko Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeko kideak Amurrion (Araba) izan dira asteburuan, hango klubak antolatutako Aresketa txapelketan. Amurrioko kiroldegian lehian izan ziren hainbat talde, tartean Zubiberriko kadete mailakoak. Pilotekin osatu zuten horiek euren ariketa, eta bederatzigarren postua lortu zuten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide