Zubiberriko gimnastek Gipuzkoako Txapelketako jardunaldiak jokatu dituzte Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea 2026ko otsailaren 9a

Guztira, Zubiberri gimnastika erritmiko klubeko bost talde eta bakarlari bat lehiatu dira Donostian. 

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideak Donostian izan dira asteburuan, Gipuzkoako Txapelketako kimuen eta haurren mailako jardunaldiak jokatu baitituzte hango Karmelo Balda pilotalekuan. 

Larunbatean, kimuen txanda izan zen, eta Floreaga taldeko Nora Murillo, Ane Murillo, Elene Aizpurua, Jone Martinez, Zihara Aranburu eta Irati Miguez lehiatu ziren pilotekin zein esku librean, eta bigarren postua eskuratu zuten. Xabier Munibe taldeko Malen Eguinok, Jule Arregik, Nura Alberdik, June Kortadik eta Aliana Pacheco ere parte hartu zuten jardunaldi horretan, eta haien taldea bederatzigarren sailkatu zen. 

Atzo, bestalde, umeen mailakoen txanda izan zen: goizean, Zubi-Berri A taldeko Arette Hernandez, Intza Arregi, Aiuri Ezkerra, Araitz Borda eta Naia Aizpurua titularrak zein Camila Granados eta Garazi Sudupe ordezkoak aritu ziren bost uztaiekin. Zubi-Berri F taldeko Nora Illarramendi, Jare Casas, Mara Ibarmia, Elene Santos eta Arene Azpitarte zein Leire Pardo eta Maialen Rodriguez ordezkariak bost uztaiekin aritu ziren, eta Zubi-Berri X taldeko Ramatoulage Diallo, Irati Garmendia, Ane Goitisolo, Jare Odriozola, Malen Etxaniz titularrak eta Aroa Juaristi zein Keila Tay de la Gala ordezkoak bezala. Bestalde, Garazi Sudupe infantila sokarekin aritu zen. 

Sailkapenei dagokienez, Zubi-Berri A eta X taldeak lehen postuan sailkatu ziren, eta Zubi-Berri F taldea, berriz, bosgarrenean. Hirugarren postua eskuratu zuen, bere aldetik, Sudupek. 

Datorren txapelketa hilaren 21ean izango da Amurrion (Araba), eta kadeteen taldea lehiatuko da han. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide