Atzo, asteartea, Urretxuko gimnastika erritmiko taldearen ikasturte amaierako erakustaldian izan ziren Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko hainbat kide. Senior taldekoek uztaiekin eta mazoekin egin zuten taldekako ariketa.
Ordea, banaka ere aritu ziren Azkoitikoak. Esaterako, Garazi Urdalletak pilotarekin eta mazoekin egin zuen lan, Amaia Sudupek pilotarekin eta zintarekin, Ane Illarramendik uztaiarekin, Nikole Aranbarrik pilotarekin eta Aitana Sanchezek mazoekin.
Atzo Urretxun bezala, ostiralean Mutrikuko gimnastika erritmiko taldearen ikasturte amaierako ikuskizunean parte hartuko dute partaide horiek beraiek.