Zubiberri gimnastika klubeko kadeteek eta nagusiek Euskadiko txapelketa jokatuko dute bihar, zapatua, Durangoko (Bizkaia) Landako kiroldegian. Goizean, nagusien master mailako kideek parte hartuko dute, eta arratsaldean, kadete mailakoek.
Nagusien mailako proba horretan, bikotekako talde bezala eta banaka parte hartuko dute Zubiberrikoek. Taldekakoan, Nikole Aranbarri pilotarekin arituko da, eta Aitana Sanchez, mazoekin. Banakakoan, berriz, Garazi Urdalleta pilotarekin eta mazoekin lehiatuko da.
Arratsaldean, berriz, kadete mailako talde handi batek bost pilotekin egingo du ariketa: Iraide Urangak, Naia Ibañezek, Leire Garciak, Naroa Epeldek, Ane Illarramendik eta Maite Rodriguezek parte hartuko dute proba horretan. Aldiz, bikotetako talde bezala, Leire Garciak uztaiarekin egingo du ariketa, eta Naroa Epeldek, mazoekin. Bi lagun horiek A taldea osatuko dute. B taldean, berriz, Ane Illarramendik uztaiarekin aurkeztuko du lana, eta Maite Rodriguezek, mazoekin.
Getxoko torneoa
Igandean, bestalde, Getxoko (Bizkaia) gimnastika erritmiko klubak antolatutako txapelketan parte hartuko dute Zubiberrikoek. Herri horretako Fadura kiroldegian ariko dira gimnastak. Ane Illarramendi kadeteak uztaiarekin egingo du han ariketa, eta Nikel Aranbarri nagusiak pilotarekin. Txapelketa horrekin amaituko ditu Zubiberrik txapelketak. Nolanahi ere, ekainaren 11n Elkargunean ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute gimnastek.