Zubiberri gimnastika taldeko kideek Euskadiko txapelketetan parte hartu zuten joan den asteburuan, eta emaitza apartak lortu zituzten, bereziki, Gasteizen jokatutako eskolartekoan.
Araitz Bordak eta Garazi Sudupek aurreneko postua zuten banaka eta talde bezala; Borda sokarekin aritu zen, eta Sudupe, uztaiarekin. Helene Murillok eta Maialen Saenzek ere parte hartu zuten, aurrena sokarekin eta bigarrena uztaiarekin. Bi lagun horiek hirugarren eta zortzigarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Talde bezala, berriz, zazpigarren postua eskuratu zuten.
Igande arratsaldean, bestalde, gazteen eta nagusien mailako Euskadiko txapelketak jokatuko dituzte Zubiberrikoek Durangon (Bizkaia). Seniorrak taldeka ariko dira hiru uztairekin eta lau mazorekin; Maren Casasek, Nikole Aranbarrik, Amaia Sudupek, Aitana Sanchezek eta Jone Arzuagak osatuta. Gazte mailan, berriz, Amaia Sudupek pilotarekin eta zintarekin egingo ditu ariketak. Taldeka zortzigarren sailkatu ziren Zubiberrikoak. Sudupe, berriz, bosgarrena izan zen pilotarekin, 23. postua eskuratu zuen zintarekin, eta sailkapen orokorrean, hamazazpigarrena izan zen.