Zubiberri gimnastika taldeko kideek Euskadiko txapelketei egingo beharko diete aurre datorren asteburuan. Bihar, eskolarteko txapelketetan arituko dira Gasteizen haurren mailako bi talde. Igandean, berriz, Durangon (Bizkaia) jokatuko dituzte klubeko gazteek eta nagusiek.
Eskolarteko txapelketan, A mailan lehiatuko dira, batetik, Araitz Borda eta Garazi Sudupe, eta bestetik, Helene Murillo eta Maialen Saenz. Borda eta Murillo sokarekin arituko dira, eta Sudupe eta Saenz, uztaiarekin.
Igande arratsaldean, bestalde, gazteen eta nagusien mailako Euskadiko txapelketak jokatuko dituzte Zubiberrikoek Durangon. Seniorrak taldeka ariko dira hiru uztairekin eta lau mazorekin; Maren Casasek, Nikole Aranbarrik, Amaia Sudupek, Aitana Sanchezek eta Jone Arzuagak osatuta. Gazte mailan, berriz, Amaia Sudupek pilotarekin eta zintarekin egingo ditu ariketak.