Emaitza onak batu dituzte Zubiberri taldekoek Irunen

Irungo (Gipuzkoa) Artaleku kiroldegian jokatu zuten zapatuan Gipuzkoako Txapelketa, eta han lortu zuten hainbatek Euskadiko Txapelketarako sailkapena. Goizean, haurren mailakoen txanda izan zen, eta arratsaldean, alebin mailakoena.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko haurren eta alebin mailako neskak Euskadiko Txapelketara sailkatu ziren herenegun, zapatua, Irunen (Gipuzkoa) jokatutako Gipuzkoako Txapelketan. Hango Artaleku kiroldegian aritu ziren maila horretako gimnastak, haurren mailakoak goizez, eta alebinen mailakoenak, arratsaldean.

Zubiberri A (Oihane Epelde, Helene Murillo, Intza Elortza, Eire Segurola, Maialen Saenz eta Haizea Astigarraga), Zubiberri B (Arette Hernandez, Camila Granados, Intza Arregi, Aiuri Ezkerra, Araitz Borda, Aiora Larrañaga eta Garazi Sudupe) eta Zubiberri X (Naia Aizpurua, Ramatoulage Diallo, Keila Tay de la Gala, Irati Garmendia, Ane Goitisolo eta Maialen Rodriguez eta Aroa Juaristi) taldeak aritu ziren goizeko txapelketan, denak ere bost uztaien modalitatean; B taldea bigarren sailkatu zen, A taldea laugarren, eta azkenik, X taldea hamabigarren.

Dena den, binakako taldeetan ere parte hartu zuen Zubiberrikoek; Helene Murillo sokarekin eta Maialen Saenz uztaiarekin aritu ziren batetik, eta Araitz Borda sokarekin eta Garazi Sudupe uztaiarekin. Bordak eta Sudupek lehen postua eskuratu zuten, eta talde bezala ere haiena izan zen onena. Aldiz, Murillok eta Saenzek hirugarren postua eskuratu zuten, aurrenak hirugarren eta bigarrenak laugarren egin eta gero.

Alebin mailan, berriz, bi taldek parte hartu zuten. Floreaga taldeak hiru pilota eta hiru esku libreen ariketan parte hartu zuen. Jare Odriozolak, Nora Illarramendik, Malen Etxanizek, Jare Casasek, Leire Pardok, Mara Ibarmiak, Arwa Mehdik eta Malak Hazimek osatu zuten taldea. Ariketa bera osatu behar izan zuen Xabier Munibe taldeak ere; Elene Santosek, Arene Azpitartek, June Kortadik, Jule Arregik, Nura Alberdik, Malen Eginok, Elene Iriondok eta Aliana Pachecok osatu zuten taldea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide