Zubiberriko gimnastak benjaminen topaketetan izan dira

Benjaminak Arrasateko Uharkape kiroldegian izan ziren larunbatean, bigarren faseko topaketetan. Datorren asteburuan, berriz, gimnasia erritmiko campusa egingo dute Azkoitian.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko benjaminak Arrasateko Uharkape kiroldegian izan ziren larunbatean, bigarren faseko topaketetan. Hiru taldetan banatuta, materialik gabe aritu ziren gimnastak jardunaldian.

Honako hauek parte hartu zuten topaketetan: Floreagako taldean, Nora Murillo, Ane Murillo, Elene Aizpurua, Jone Martinez, Zihara Aramburu eta Elene Estrella aritu ziren; Xabier Munibe taldean, berriz, Irati Miguez, Noa Iturbe, Ania Aramendi, Irati Altuna, Maria Gonzalez eta Hiba Mouchine. Azkenik, Biziloreren taldekide izan ziren Sabah Berkany, Xuhare Alberdi, Laia Epelde, Libe Huerta, Garazi Azpitarte eta Aia Ezkerra.

Datorren asteburuan, bestalde, gimnasia erritmiko campusa egingo dute Azkoitian, Gipuzkoako federazioak antolatuta. Lurralde osoko 52 alebin eta infantil etorriko dira Azkoitira topaketan parte hartzera, eta ekintza guztiak kiroldegian gauzatuko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide