Ane Illarramendi txapeldun eta Maite Rodriguez txapeldunorde, Gasteizko Itzal txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Illarramendi eta Rodriguez, dominekin.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko bi kideak podiumera igo ziren atzo. Illarramendi uztaiarekin aritu zen eta Rodriguez mazoekin. Taldekako proban ere parte hartu zuten Azkoitiko gimnastek

Zubiberri taldeko Ane Illarramendik Gasteizko Itzal gimnastika erritmiko txapelketa irabazi zuen atzo, igandea. Illarramendi uztaiarekin aritu zen, eta epaimahaiaren arabera, harena izan zen ariketarik onena. Era berean, Maite Rodriguezek taldekideak ere parte hartu zuen eta hura txapeldunorde izendatu zuten mazoekin egindako lanean.

Banakako probez gain, taldekakoak ere jokatu zituzten atzo Gasteizen. Zubiberriko gimnastek osatutako boskotea zazpigarren sailkatu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide