Gipuzkoako txapelketara sailkatu dira Zubiberriko alebinak eta haurrak

Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan aritu ziren Zubiberriko gimnastak asteburuan. Emaitza onak lortu zituzten Donostiako jardunaldian, eta hamabi onenen artean sailkatu eta gero, Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkatu dira talde denak.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko alebinak eta haurrak Donostian aritu ziren joan den asteburuan. Karmelo Balda pilotalekuan egin zituzten Azkoitiko gimnastek eskolarteko txapelketaren bigarren faseko ariketak, eta guztiek lortu zuten Gipuzkoako txapelketara sailkatzea, bai alebinek eta bai infantilek.

Alebinen mailako proba zapatuan jokatu zuten. Hiru piloten eta hiru esku libreen ariketa osatu behar izan zuten Zubiberriekoek, eta laugarren sailkatu zen Floreaga eta bosgarren Xabier Munibe taldea. Sailkapen orokorrean, baina, hirugarren postuan sailkatu da Xabier Munibe, eta laugarrengoan Floreaga, bi taldeak Gipuzkoako txapelketara sailkatuz.

Elene Santosek, Arene Azpitartek, June Kortadik, Aliana Pachecok, Jule Arregik, Nura Alberdik, Elene Iriondok eta Malen Eginok osatu zuten Xabier Munibe taldea. Aldiz, Jare Odriozolak, Nora Illarramendik, Malen Etxanizek, Jare Casasek, Leire Pardok, Arwa Mehdik, Mara Ibarmiak eta Malak Hazimek Floreaga taldea.

Igandean, berriz, haurren mailako proba jokatu zuten, eta Zubiberriko hiru taldek eta bikote batek parte hartu zuten. Zubiberri A taldean parte hartu zuten bost uztaien ariketan Oihane Epeldek, Helene Murillok, Haizea Astigarragak, Intza Elortzak, Eire Segurolak, eta Maialen Saenzek. Zubiberri B taldean aritu ziren Arette Hernandez, Camila Granados, Intza Arregi, Aiuri Ezkerra, Aiora Larrañaga, Araitz Borda eta Garazi Sudupe. Zubiberri X taldea osatu zuten, azkenik, Naia Aizpuruak, Aroa Juaristik, Keila Tay de la Galak, Irati Garmendiak, Ane Goitisolok, Maialen Rodriguez eta Ramatoulage Diallok. Zubiberri A-k laugarren postua lortu zuen; zortzigarrena Zubiberri B-k; eta azkenik, hamalaugarren sailkatu zen Zubiberri X. Dena den, sailkapen orokorrean txukunago amaitu dute: laugarrena izan da Zubiberri A, zazpigarrena Zubiberri B eta hamabigarrena Zubiberri X.

Garazi Sudupe eta Maialen Saenz uztaiarekin ere aritu ziren; Sudupe laugarren sailkatu zen eta Saenz zazpigarren. Dena den, sailkapen orokorrean bigarren sailkatu dira Araitz eta Garazi, eta zazpigarren Helene eta Maialen.

Arrigorriagan beste ordezkaritza

Bestalde, zapatuan, Arrigorriagako (Bizkaia) kiroldegian Harrigarri txapelketan parte hartu zuten Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko Amaia Sudupek eta Maite Rodriguezek. Sudupe hirugarren sailkatu zen zintarekin egin zuen ariketan, eta Rodriguez laugarren, mazoekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide