Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea Gasteizen izan da asteburuan, han jokatu den Itzal txapelketan lehian. Hain zuzen, jubenil mailan parte hartu dute Aitana Sanchez, Maren Casas, Nikole Aranbarri, Nahia Urbizu eta Amaia Sudupe gimnastek, taldean pilotekin eta uztaiekin ariketa osatuz. Bosgarren postua eskuratu dute.
Asteburu honetan, berriz, Euskadiko Gimnastika Erritmikoko Txapelketa jokatuko dute Basaurin (Bizkaia). Zubiberriko Helene Murillok, Nahia Urbizuk eta Nikole Aranbarrik parte hartuko dute han. Murillok uztaiarekin eta sokarekin ariketa bana osatu beharko du, Urbizu pilotarekin arituko da, eta Aranbarrik zintarekin egingo du bere ariketa.