Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeak alebinen eta haurren Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute bihar, larunbata, Bergaran (Gipuzkoa). Goizean, haurren mailako txapelketa jokatuko dute, eta bi taldek uztaiekin egin beharko dute ariketa. Era berean, banaka ere arituko dira bi taldekide: Leire Garciak sokarekin aritu beharko du eta Naroa Epeldek uztaiarekin.
Arratsaldean jokatuko dute alebinen txapelketa. Talde batek bi ariketa egin beharko ditu; lehena, esku librekoa izango da, eta bigarrena, pilotarekin egin beharrekoa. Bestalde, Eire Segurolak eta Helene Murilok banakako txapelketa jokatuko dute. Segurolak esku libreko ariketa osatu beharko du, eta Murillo sokarekin arituko da.