Emaitza onak lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek Euskal Herriko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea 2026ko uztailaren 16a

Zubiaurreko igerilariak, junior eta absolutuen mailetako Euskal Herriko txapelketan. (Zubiaurre)

Olaia Gaitanek hirugarren postua lortu du juniorren aurreneko mailan, 50 metro libreko proban. Juniorren bigarren mailan, berriz, Joritz Garatek brontzeko domina eskuratu du 200 metro bular proban, eta zilarrezko domina bana 50 eta 100 metro bular probetan. Hilaren 24an Espainiako txapelketa jokatuko du hark.

Igeriketako Euskal Herriko azken txapelketa, junior eta absolutuen mailakoa, jokatu zuten joan zen uztailaren 4an eta 5ean Gasteizko Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan, eta Azkoitiko igerilariek maila ona erakutsi zuten beste behin. 

Olaia Gaitanek podiumera igotzea lortu zuen juniorren aurreneko mailan. Izan ere, zilarrezko domina lortu zuen hark 50 metro librean, eta maila absolutuan, sailkapeneko bosgarren postuan geratu zen proba horretan. 100 metro librean, berriz, laugarren postuan sailkatu zen juniorretan, eta maila absolutuan, bosgarrenean. Azkenik, bosgarren postua lortu zuen 50 metro bizkar proban. 

Hark ez ezik, Xabat Mendizabalek, Oskitz Gurrutxagak, Xanet Aranbarrik, Aner Agirrezabalak, Gorka Goikoetxeak, Unax Marurik, Kiara Elolak, Ane Uzinek eta Paule Goenagak eskuratu zituzten dominak.

Juniorren bigarren mailan, berriz, Joritz Garatek brontzeko domina eskuratu zuen 200 metro bular proban, eta zilarrezko domina bana, berriz, 50 eta 100 metro bular probetan. Hain zuzen, hilaren 24an Espainiako txapelketa jokatuko du hark.

Maila horretan, Urko Sansebastianek, Unai Oruesagastik, Iker Oruesagastik eta Oier Alberdik ere lortu zituzten dominak.

Haurrek, bestalde, ekainaren 27an eta 28an izan zuten Euskal Herriko txapelketaren hitzordua, eta maila horretan, Erika Sansebastianek bigarren postua lortu zuen 200 metro bular proban, eta hirugarrena, berriz, 100 metro bular proban. Era berean, sailkapeneko laugarren postuan geratu zen hura 200 metroko proban. Eneko Juaristik, bestalde, zilarrezko domina irabazi zuen 50 metro librean, eta bosgarren sailkatu zen 100 libreko proban. 

Bi horiek ez ezik, Julen Barquerok, Larraiz Azkoitiak eta Lide Ansolak ere eskuratu zituzten dominak. 

Honako lotura honetan ikus daitezke igerilari horiek guztiek zer probatan lortu zituzten dominak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide