Joritz Garate Zubiaurre igeriketa klubeko kideak junior mailako 42. Neguko Espainiako Txapelketa jokatuko du bihar, ostirala, Sabadellko (Herrialde Katalanak) Can Llong igerilekuan. Euskal Herriko Txapelketan lortu zuen Garatek Espainiako Txapelketara sailkatzeko gutxieneko denbora, Espainiar txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora egitea (00.32.35). Hain justu, zilarrezko domina eskuratu zuen Euskal Herriko Txapelketan.
Atzo hasi zen txapelketa Sabadellen, eta igandera arte luzatuko da. Garateren txanda bihar izango da; hark 50 metro bular estiloko proba jokatuko du. Agerikoa da entrenamendu saioetan egindako lanak emaitzak ekartzen dituela. Norbere denborak hobetzea da igerilari guztien helburua, eta egindako esfortzuak maiz saria ere badakar.
Gozatu, Joritz, esperientzia honetaz, eta zorte on! Aupa Zubiaurre!