Datorren ikasturterako izen-ematea zabaldu du Zubiaurre igeriketa taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeri elkartea

LH2tik aurrerako haurrei zuzenduta dago igeri eskola, eta helburua da Azkoitiko neska-mutilei igerian ongi egiten irakastea eta kirol eder honetaz lagunartean gozatzeko aukera ematea.

Igeri egiten ongi ikasi nahi al duzu? Uretan, igerilekuan edo itsasoan, segurtasunez moldatzeko gai izan nahi? Igeriketa estilo ezberdinak ezagutu eta landu nahiko zenituzke? Zubiaurre igeriketa klubeko eskolan dago horretarako aukera, eta 2025-26 ikasturtean aritzeko izena eman daiteke dagoeneko.

LH2tik aurrerako haurrei zuzenduta dago igeri eskola. Gure helburua da Azkoitiko neska-mutilei igerian ongi egiten irakastea eta kirol eder honetaz lagunartean gozatzeko aukera ematea. Igeri eskolan oso modu naturalean ikasiko dituzte haurrek igeriketa modalitate ezberdinen teknikak, eta lau estiloetan trebatuko dira. Lehiarako aukera ere izango dute bigarren urtetik aurrera, baina lagunartean ondo pasatu eta kirolaz gozatzea izango da garrantzitsuena, betiere norberaren gaitasunetan sakonduz eta horiek hobetuz.

Izena emateko nahikoa izango da lotura honetan dagoen formularioa betetzea. Behin betiko izen ematea irailean egingo da, gurasoei zuzendutako Zubiaurre klubaren funtzionamenduaren inguruko bilera baten ostean.

Kontsultatu taldeen ordutegiak hemen, eta zalantzaren bat argi nahi izanez gero, deitu 641 55 20 12 telefono zenbakira. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide