2024. urtea azkenetan da, eta dagoeneko usadio bihurtu den hitzorduarekin emango dio Zubiaurre igeriketa klubak amaiera urteari. Abenduaren 31n, asteartez, 100×100 proba egingo dugu Elkarguneko gure igerilekuan. Klubeko partaide diren eta izan diren igerilari guztiak daude gonbidatuta probara, baita horien familiako kideak eta gurasoak ere. Benjaminak, eguerdian joaten direnak, federatuak, masterrak, igerilari ohiak, gurasoak… Horien guztien artean 100×100 errelebo erraldoia osatzea da asmoa.
Igeri egin ondoren, 11:00etatik aurrera, hamaiketakoaz eta talde giroaz gozatzeko aukera izango da Elkarguneko aretoan. Honako hauek dira proposatzen diren parte hartze ordutegiak:
- 09:00etan, eguerdikoak, 2013-14.
- 09:30ean, benjaminak, 2015-16.
- 10:00etan, helduenak, masterrak.
Ordutegia erreferentzia hutsa da. Proposatutako ordutegitik kanpo etortzeko aukera dago, eta ez dago izena eman beharrik. Etorri eta gozatu! Animatu!