Zubiaurre igeri elkartearen zozketak badu irabazlea. Yoana Gomezek irabazi du igeri elkarteak aurtengo sari potoloa. San Andres egunez egin zuen zozketa Zubiaurrek, eta egun horretako Once-ren 69.833 zenbaki sarituarekin bat zetorren zenbakia Gomezek zuen.
Irabazleak gaur jaso du Zubiaurreko ordezkariaren eskutik Herrixen merkatari elkartearen dendetan gastatzeko 2.500 euroko erosketa bonua.